Argi ontziak irabazi du ainguratutako ontzien arrantza txapelketako lehen proba

Baleike

Itsaso mugituarekin eta ipar-mendebaldeko haizearekin jokatu zen pasa den larunbatean Zumaiako Klub Nautikoaren ainguratutako ontzien XIII. txapelketako lehen proba. 

Eguraldiak eta itsasoaren baldintzek ez zuten asko lagundu eta arrantza ez zen handia izan. Zortzi ontzik hartu zuten parte eta honako sailkapena izan zen:

  1. Argi: 9.800 gramo eta 18 arrain.
  2. Aketza: 6.000 gramo eta 13 arrain.
  3. Spar: 1.600 gramo eta 3 arrain.

Guztira 17.270 gramo arrantzatu ziren. Hurrengo saioa irailaren 23an jokatuko da, eguraldia lagun bada, behintzat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide