Gipuzkoako txapelketa, gaur, Getarian

Baleike 2017ko uztailaren 12a

Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko da gaur, 18:00etatik aurrera, Getariako uretan. Telmo Deun bere ligakoekin arituko da, Donostiarra, Getaria eta Zarautzekin.

Gizonezkoetan, lehen txandan, Lapurdi, Hibaika eta Mutriku arituko dira. Hirugarrengoan aterako dira faboritoak: Orio, Hondarribia, San Juan eta San Pedro.

Hasteko, beteranoetako txapelketa jokatuko da eta bertan izango da Zumaia. Fortuna eta Zarautz izango ditu aurkariak.

Beteranoen ondoren, emakumezkoen txapelketa jokatuko da. Lehen txandan Hernandi, Arraun Lagunak eta Donostiarra arituko dira, eta bigarrengoan San Juan, Hibaika eta Orio.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide