Seigarren postuan amaitu du Zumaiak Gipuzkoako traineru txapelketa lan polita egin eta gero. Bere aurretik TKEko traineruak eta KAE 1eko Donostiarra indartsua sailkatu dira. Bere txandan aritu diren Zarautz eta Getaria atzean utzi ditu. Txapelketa Oriok irabazi du.
Albiste pozgarria beteranoek eman dute. Gipuzkoako txapelketa irabazi dute bere mailan, Fortuna eta Zarautzen aurretik.