Beteranoen V. Bandera irabazteko ahalegina egingo du bihar etxeko koadrilak. Orain arte bandera bat irabazi dute zumaiarrek, Sestaokoa, hiru aldiz bigarren izan dira, eta beste hiru estropadetan hirugarren. Erregulartasun horri esker, bigarren postuan daude sailkapen nagusian, Getxoren atzetik.
Irteera eta helmuga Arranpla parean izango dira; estropada errioan gora jokatuko da, eta ziaboga Lagun Artea parea egongo da.
Telmo Deun, gaur Orion
KAE1 Ligako estropada Orion jokatuko da gaur, 19:30etik aurrera. Hau ere errioan izango da, erlojuaren aurka. Zumaia azken txandan aterako da, Donostiarra, Santurtzi eta Isuntzarekin. Bihar ez dute estropadarik izango.