Mateo Escagedo Salmon abesbatza izango da bihar Zumaian

Baleike

Camargoko Mateo Escagedo Salmon abesbatzak kantatuko du gaur Zumaian, meza nagusian aurrena eta Erribera kalean ondoren, eguerdi partean.

Agustin Zubimendik informatu duenez, lehenbizi Meza Nagusian abestuko dituzte lau abesti (Canticorum jubilo, Ave Maria, Panis Angelicus eta Salve Marinera). Ondoren, San Telmora igoko dira bisitan, eta handik bueltan, eguerdi partean, Erribera kalean abestuko dute. Bazkalondoren Loiolako santutegira joan dira.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide