Tabernako zaratak ia zapuztu zuen Lertxundiren kontzertua

Baleike

Benito Lertxundi eta bere taldea, atzo Aitzurin.

Aitzuri pilotalekua bete egin zen atzo gauean Benito Lertxundiren kontzertuaz gozatzeko. Kontzertu ederra eskaini zuen oriotarrak, maila handiko musikariz lagunduta. Zoritxarrez, tabernako zarata sartzen zen frontoira –sabaia irekia du tabernak eta soinua frontoira zabaltzen da zuzenean– eta zapuztu egin zuen, hein batean, Lertxundiren saioa. Kantaria bera ere kexu agertu zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide