Bizkaian, Urduñako bakelekuan igarotzen dituzte oporrak haur hauek. Aurten 9 eta 12 urte bitarteko 33 haur saharar etorri dira eta hauei laguntzen 55 gazte izan dira, txandatan banatuta. Asteburu honetan eskualdean izango dira haurrak. Atzo bertan harrera egin zitzaien udaletxean eta Oier Korta alkateak eta Alex Oliden zinegotziak opariak banatu zizkieten. Jarraian bazkaria eta jolasak izan zituzten eta ondoren herritarren etxeetara joan ziren gaua pasatzera.
Gaur Zestoara joango dira haurrak. 13:00etan ongietorria egingo diete udaletxean eta ondoren bazkari herrikoia izango da plazan. Arratsalde partean puzgarriak izango dituzte.
Argazkiak: Sara Utrera.