Flamenko doinuekin hasi da aurtengo Musika Jaialdia

Baleike

Eguraldia lagun zela, Itzurun hondartzan eman zitzaion atzo hasiera aurtengo Zumaiako Musika Jaialdiari. Flamenko doinuak entzun ahal izan ziren, Zumaiako Udal Musika Bandari eta Zaragozatik etorritako Carmen Paris abeslariari esker. Jendetza hurreratu zen hondartza kontzertu berezi hau entzutera. 

Gaur ez da Musika Jaialdiko saiorik izango. Bihar, ordea, klarinete doinuak izango dira, 20:00etatik aurrera, Oxford aretoan Flysch Quartet laukoteari esker. 

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide