Teilatua konpontzeko lanak egiten ari dira Forondan

Baleike 2017ko uztailaren 31

Azken negu eta udaberri honetan hainbat itogin izan dira Foronda kultur etxean bertako teilatuaren egoera kaxkarra zela eta. Itogin horiekin amaitu nahian, teilatua konpontzeko lanak egiten ari dira azken asteotan. 

Lan hauek 55.587,40 euroko aurrekontua dute. Serviobras Donosti etxeak jarri ditu aldamioak eta teilatua konpontzeko lanak Ion Simon enpresa egiten ari da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide