Alex Uranga Europako Tourreko sailkapeneko buruan da lehen bi probak jokatu ondoren

Baleike 2017ko uztailaren 31

European Tour of Bodyboard txapelketako proba jokatu da asteburu honetan Portugalko Aveiron. Alex Uranga zumaiarrak hirugarren postuan amaitu du txapelketa finalaurrekoan Pierre Louis Costesen aurrean galdu ondoren.

Indartsu hasi du zirkuitua zumaiarrak. Pasa den asteburuan, Portugalen baita ere, Santa Cruzen jokatu zen zirkuituko lehen proba irabazi zuen Urangak. Bi emaitza hauei esker sailkapeneko lehen postuan dago. Iaz lortutako txapela berriro jartzea izango du Alexek helburu. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide