Gala Gaueko argazki txokoa egingo da larunbatean

Baleike 2017ko abuztuaren 1a

Azken urteotan bezala, larunbat honetako Gala Gauean ere argazki txokoa edo photocalla egingo da Alondegi parean. Dotore jantzi eta oholtza txikira igota argazkiak ateratzeko aukera izango da aurten ere. 

19:30etik 21:30era bitartean izango da martxan Gala Gaueko photocalla. Gero, arratsean zehar ateratako argazkiak www.baleike.eus webgunera igoko ditugu. Argazki hauek guztiak ikusi, jaitsi edota partekatzeko aukera izango duzue igande goizetik aurrera.

Arratsaldea girotzeko DJ bat izango da eta, iaz bezala, Itxaso Curielek makillaje postua ere jarriko du. Nahi duen guztiak izango du arratsalde horretan doan makillatzeko aukera. 

Badakizue zein den larunbateko plana: dotore jantzi eta agertu denak Alondegi parera, Gala Gaueko photocallera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide