Uda Gaztetxean: 'Pride' pelikula gaur eta 3x3 futbol txapelketa bihar

Baleike 2017ko abuztuaren 2a

Uda sasoi honetan astero ari dira burutzen ekintzak Torreberri Gaztetxean. Aste honetan zine saioa eta futbol txapelketak izango dituzte.

Gaur, Paradisu Zinema programaren baitan, Pride pelikula britainiarra emango dute. 22:00etan hasiko da saioa. 1980ko hamarkadan Britainia Handian meatzariek egin zituen greben garaian kokatzen da filme hau. Testuinguru horretan, Londreseko gay eta lesbianen talde bat meatzarientzako diru bilketa kanpaina hasten dute. (hemen trailerra)

Bihar, berriz, 21:30etik aurrera, 3x3 futbol txapelketa jokatuko da. Izenak Metron eta Inpernupen eman daitezke. Taldeko 6 euro ordainduko dira.

Bestalde, gogoratu Gaztetxea zabalik izango dela ostegunero 21:00etatik aurrera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide