'La Traviata' operaren proiekzioa izango da gaur Musika Jaialdiaren baitan

Baleike 2017ko abu. 2a, 09:45

Zumaiako Musika Jaialdiaren laugarren hitzordua izango da gaur. 20:00etatik aurrera, Giuseppe Verdi italiarraren La traviata operaren proiekzioa emango da Aita Mari zinean. Sarrerak 5 euroan izango dira salgai aretoko leihatilan. 

Opera hau Australiako Sydney hiriko badian grabatu zen eta orain Aita Mariko pantailan emango da. 

La Traviata, publikoak oro har gehien maite eta ezagutzen dutenen artean dagoen opera erromantiko da eta kasu honetan honen bertsio berri eta originala eskainiko da. Aire librean, izarren azpian ispiluz estalita eta Sydneyko badian ur gainean jarritako eszenatoki batetan.ç

Opera Australiak egin duen Giuseppe Verdiren La Traviataren ekoizpen original hau, Francesca Zambellok zuzendu du eta Tess Schofieldek diseinatu dituen distira eta kolorez betetako jantziek ere eszenatokiarekin bat egiten dute eta badiaren fondo ilunean nabarmentzen dira.

Violetta    Emma Mattheus

Giorgio Germont    Jonathan Summers

Alfredo Germont    Gianluca Terranova

Flora Bervoix    Margaret Plummer

Gastone    Martin Buckingham

Baron Douphol    James Clayton

Marquis d'Obigny    Christopher Hillier

Musika Zuzendaria    Brian Castles-Onion

Opera Australia Chorus

Australian Opera & Ballet Orchestra

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide