Arkitektura+argazkigintza= artea Oxfordeko hormetan

Baleike 2017ko abuztuaren 3a

Zumaiako XXIX. argazki lehiaketan parte hartu duten argazkilarien irudiekin osatutako erakusketa ikus daiteke egunotan Alondegiko Oxford erakusketa aretoan. Zuri-beltzezko argazkiak dira eta denak gai komun baten inguruan ateratakoak dira: arkitektura. 

Gai horren inguruan beraien trebezia erakutsi behar izan dute argazkilariek eta baita hala egin ere. Irudi ederrez osatzen da erakusketa hau. 

Bertan, sarituak izan diren Pedro Luis Ajuriaguerra Saiz (lehen saria), Ruben Redondo Herrero (bigarren saria) eta Jorge Murgiondo Gallastegiren (zumaiar onena) lanak ikus daitezke. Lehiaketara aurkeztu ziren beste zenbait argazkilariren lanez osatzen da erakusketa: Miguel Cavero Carazo, Joseba Leturia Berasategi, Jose Agustin Gurrutxaga Garagarza, Gerardo García González, Oskar Gaskon Marañón, Javier Yarnoz Sánchez, Imanol Mondragon Albizua, Javier Ortiz Moreno, José Beut Duato, Francisco Senón Rubio, Margarita Mata Ortiz, Xavier Ferrer Chust, Juan Manuel Maroto Romo, Xabier Mata Moya, Angel Martínez Pérez, Andrés Lozando del real, David de Llodio Olaizola, Peio Romatet Esteibar, Angel Aldalur Zubia eta Soraya López López.

Erakusketa hau abuztuaren 14ra bitartean bisitatu daiteke, egunero, 18:30etik 20:30era. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide