Aitona Perikok irabazi du Kabra eta dontzeilen lehiaketa

Baleike

Argazkia: Anade elkartea

Katxaperoaren jaurtiketarekin atera dira goizeko 7:30ean Anade elkarteak antolatutako 42. Kabra eta dontzeilen lehiaketako parte-hartzaileak. Eguerdirako bueltan ziren eta, pisatzea, egin ondoren, banatu dira sariak. 

Irabazlea Aitona Periko ontzia izan da. 208 arrain hartu ditu eta, pisuan 18.985 gramo eman dituena. Bigarren Spar izan da, 154 arrain eta 15.666 gramorekin, eta hirugarren Egutena 133 arrain eta 13.766 gramorekin Lote onenaren saria Egutena berak irabazi du. Guztira 1.017 pieza (100.423 gramo) arrantzatu dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide