Gala Gaua izango da gaur Zumaian

Baleike 2017ko abuztuaren 5a

Dotore jantzita kalera ateratzeko eguna da gaurkoa. Hori, euriak tarteren bat eskaintzen badu, behintzat. Gala Gaua izango dugu gaur herrian eta, ohiturak jarraituta, arropa onenekin jantzita aterako dira zumaiarrak gauaz gozatzera. 

Azken urteotan bezala, photocalla edo argazki txokoa egingo da 19:30etik 21:30era bitartean. Printzipioz Saregile plazan jarriko da, baina, euriarekin, ziur aski, Alondegiko Oxford aretora eramango da. Gero, arratsean ateratako argazkiak www.baleike.eus webgunera igoko dira. 

Jarraian Erribera alaituz (Upela parean) Howdy taldearen musika izango da.

23:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan, The Soulution orkestraren musika izango da: helburua, beraien hitzetan, entzulegoa dantzan jartzea izango da betidanik ezagunak ditugun soul kantak lagun.

24:00etan, berriz, Kofradian Gala diskoteka egingo da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide