Literaturak eta musikak bat egin zuten parrokiaren atzealdean dagoen plazatxoan. Amaia Puinek ipuinak jarri zituen; Itziar Lertxundik biolontxelotik ateratzen zituen doinuak. Eta hauen aurrean, adi adi, haur multzo bat esaten eta jotzen zutenari erantzunez.
Ondoren, parroki barruan, Hamabostaldiarekin batera antolatutako eguneko beste ekitaldia izan zen, La Remembrança taldearen kontzertua, hain zuzen ere.
Musika Jaialdiarekin jarraituta, aurtengo jaialdiko une garrantzitsuenetakoa izango da bihar, Sapere Aude Sinfonietta taldeak emango duen kontzertua, hain zuzen ere. Gustav Mahlerren 4. sinfonia joko du. Orkestra Alain Ayerdik zuzenduko du eta Miren Urbieta-Vega sopranoak abestuko du. Kontzertua 20:00etan izango da, Maria eta Jose ikastetxeko aretoan.