Zumaia bosgarren izan da Plentzian, bi jardunaldietako sailkapenak kontutan hartuta

Baleike

Argazkia: @CarlosBengoa1

KAE ligako bi estropada jokatu dira asteburu honetan, Plentzian. Bi jardunaldiak kontutan hartuta, Telmo Deun bosgarren izan da. Sailkapen orokorrean laugarren jarraitzen du. 

Larunbateko estropadan seigarren izan ziren Patxi Francesek entrenatutako mutilak. Igandean, berriz, bigarren egin zuten zumaiarrek. Bi estropadak, kontutan hartuta, bosgarren izan da Telmo Deun Plentzian, bi jardunalditako irabazle Donostiarraren, Santurtziren, Lekittarraren eta Getariaren atzetik.

Sailkapen orokorrean laugarren da Zumaia, hirugarren dagoen Lekittarrarengatik hiru puntura. Liderra Donostiarra da eta bigarren Santurtzi dago. Zumaiaren atzetik Getaria dago, lau puntura. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide