Harraldean aurkitutako kalderoi batean buru-hezurra eman dio Hodei Irazustak Donostiako Aquariumari

Baleike 2017ko abuztuaren 10a

Argazkia: Donostiako Aquariuma

Urte hasieran harraldean aurkitutako kalderoi baten buru-hezurra eman dio Hodei Irazusta zumaiarrak Donostiako Aquariumari. Herenegun hurreratu ziren gaztea eta bere aita Aquariumera garezurra eramatera. 

Harraldean barrena paseatzen ari zirela aurkitu zuten Hodeiek eta bere aita Gorkak buru-hezurra arroka artean. Tamainaz eta ikusgarritasuna, ohartuta, familiak Oikian duen Txortena jatetxera eraman zuten. Bertan urte erdiz eduki ondoren, herenegun Aquariumera eraman zuten. Aquariumeko zuzendari Esther Irigaray eta Alex Larrode kontserbadorearen eskuetan utzi zuten. Behin kontserbazio lanak eginda, etorkizun batean Aquariumean erakutsiko dute

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide