Telmo Deunek estropada izango du, bihar, Hondarribian

Baleike 2017ko abu. 12a, 12:00

Ari da bukaerara heltzen KAE 1 liga, hiru estropada bakarrik falta direlako. Hurrengoa Hondarribian izango dute zumaiarrek, igandean (17:30). Azkeneko biak Zarautzen (abuztuaren 19an, 12:00etan) eta Bilbon izango dituzte (abuztuaren 20an, 17:00etan).

Lan ederra egin zuen pasa den igandean Telmo Deunek. Bigarren izan zen Plentziako banderako bigarren jardunaldian, denboraldi honetan egindako emaitza onena lortuaz. Emaitza horri esker, zumaiarrak sailkapeneko laugarren postuan sailkatu ziren. Hiru estropadaren faltan bosgarren dagoen Getaria lau puntura dute eta seigarren den Deustu, zortzira.

Erlazionatuak

Udako emaitza onena Telmo Deunek laugarren lekuan sendotzeko

Erabiltzailearen aurpegia zumaiakoarraunelkartea 2017 abu 07

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide