Itzurungo pilota txapelketako ligaxka gaur amaituko da

Baleike 2017ko abuztuaren 17a

Itzurungo pilota txapelketako ligaxkaren azken jardunaldia jokatuko da gaur, 18:00etatik aurrera, hondartza bidean Larretxon dagoen frontoian. 

Astelehenean eta asteazkenean jokatu ziren ligaxkako bi jardunaldi, emaitza hauekin:

Abuztuak 14:

  1. 1.       GOROSTOLA-MENDIZABAL  22  /   10   OIARZABAL-EIZAGIRRE       
  2. 2.       UNANUE-MANTEROLA………22  /   10   BASURKO-SAIZAR                     
  3. 3.       ANTIA-OLIDEN……….….….....22  /    10  ZUBIMENDI-TUMAS

Abuztuak 16:

  1. 1.       GOROSTOLA-MENDIZABAL..22  /   5  GRIJALBA-DOHERTY
  2. 2.       ANTIA-OLIDEN………….…………22  /  5  UNANUE-MANTEROLA
  3. 3.       ODRIOZOLA-MARTIJA……….. 22  /  9  ETXEBERRIA-ETXABE

Ligaxkako azken jardunaldiaren faltan hauxe behin behineko sailkapena:

  • 1. eta 2garren, 7 partidu jokatuta eta 14na punturekin -> GOROSTOLA-MENDIZABAL eta ANTIA-OLIDEN gaur elkarren kontrakoan erabakiko delarik aurrena nortzuk geratzen diren.
  • 3garren, 7 partidu jokatuta eta 12 punturekin……………..-> ODRIOZOLA-MARTIJA 3.postua ziurtatuta dutelarik gaurko partidua galduta ere ETXEBERRIA-ETXABEen aurkakoa irabazia dutelako.
  • 4garren, 7 partidu jokatuta eta 11 punturekin..…………..-> ETXEBERRIA-ETXABE baina 5.garren gera daitezkenak OIARZABAL-EIZAGIRREren mesedetan gaurko elkarren aurkakoaren arabera.
  • 5garren, 7 partidu jokatuta eta 10 punturekin……………. -> OIARZABAL-EIZAGIRRE baina 4.garren gera daitzkenak ETXEBERRIA-ETXABEren kaltetan gaurko elkarren aurkakoaren arabera
  • 6garren, 8 partidu jokatuta eta 11 punturekin……………..-> ZUBIMENDI-TUMAS gaur OIARZABAL-EIZAGIRREk galduta ere hauen aurkakoa irabazi zutelako 22 eta 20.
  • 7garren, 7 partidu jokatuta eta eta 8 puntukin…………..   -> GRIJALBA-DOHERTY gaurkoa irabaziz gero UNANUE-MANTEROLAri aurrea artuko liekelarik
  • 8garren, 8 partiduren ondoren eta 9 punturekin………… -> UNANUE-MANTEROLA nahiz eta 7garren geratzeko aukera haundiak dituzten aurrez esan bezela.
  • 9garren, 8 partidu jokatuta eta 9 punturekin………………. -> BASURKO-SAIZAR nahiz eta 8.garren gera daitzken GRIJALBA-DOHERTYren aurkakoa irabazi zutelako.

Gaur, abuztuak 17, ligaxkako azken jardunaldia jokatuko da, partidu hauexekin:

  1. ANTIA-OLIDEN………….  /  GOROSTOLA-MENDIZABAL
  2. ETXEBERRIA-ETXABE…  /  OIARZABAL-EIZAGIRRE
  3. ODRIOZOLA-MARTIJA  / GRIJALBA-DOHERTY

Ikusi daitekeen bezala jardunaldi erabakigarria ia deneentzat ere eta oso garrantzitsua lehen eta bigarren dauden bikoteentzat, biak ere hirugarren dauden ODRIOZOLA-MARTIJA bikotea saihestu nahiko dutelako finalaurreko partidurako, eta 4. eta 5.garren daudenentzat berriz zer esanik ez, euren arteko partiduan erabakiko delako nortzuk jokatu bigarren finalaurrekoa datorren astearte 22an.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide