Arteondok autobusa jarriko du aurten ere Realaren partidak ikustera joateko

Baleike

Argazkia: Sergio IbaƱez

Realak ezin hobeto hasi zuen denboraldia, Celtari 2-3 emaitzarekin irabazi ondoren. Ostiral honetan etxean jokatuko du, 20:15etik aurrera, Villarealen aurka. Ohi bezala, Arteondoren autobusa izango da Zumaiako zaletuak Anoetara inguratzeko. 

Ohi bezala, autobusa partidaren hasiera baino ordu eta laurden lehenago aterako da Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide