Hondarrezko eskultura tailerreko azken saioa egingo da bihar Santiagon

Baleike 2017ko abuztuaren 22a

Abuztuan zehar egin den hondarrezko eskultura tailerreko hirugarren eta azken saioa egingo da bihar goizean Santiago hondartzan. 11:00etatik 14:00etara bitartean egingo da eta, Andoni Bastarrika azpeitiarrak gidatuta, animalien irudiak egingo dituzte.

Aurreko bi saioak hilaren 9an eta 16an egin ziren, lehena Torreberrin eta bigarrena Santiago bertan. Biek ere erantzun zabala izan zuten.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide