Urval Ensemble klarinete laukotea bueltan da Faroe Uhartean emandako kontzertu ziklotik

Baleike

Jasone Etxebeste, Marixi Sesma, Carlos Casadó eta Mikel Emezabal klarinete-jotzaileek osatzen duten Urval Ensemble klarinete laukotea bueltan da dagoeneko Faroe Uhartean emandako kontzertu ziklotik. 

Hiru izan dira talde honek bira honen baitan emandako kontzertuak: Fuglafjørður, Tórshavn eta Vágum herrietan. Ohiko euskal jatorriko obrez gain, Pauli í Sandagerdi konpositoreak beraientzako espresuki sortutako Humoresque Vulgaris Faroensis izeneko lana ere jo du ziklo honetan zehar.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide