Peña eta Cubelos finalerdietara pasa dira

Baleike 2017ko abuztuaren 24a

Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek eguerdian jokatu dute Txekiar Errepublikako Racice hirian jokatzen ari den Munduko piraguismo txapelketako lehen proba. K2 1.000 metroan hiru txanda izan dira eta hauetatik lehenean hartu dute parte. 

Txanda bakoitzeko sei ontzi sailkatzen ziren finalerdietara eta hirugarren egin dute Peñak eta Cubelosek, Alemaniako eta Errusiako ontzien ondoren. 

Finalerdiak gaur bertan jokatuko dira. Espainiako selekzioko ordezkarian bigarren finalaurrekoan izango dira, 18:02etan hasita. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide