Oikiako jaiak azken txanpan sartu dira

Baleike 2017ko abuztuaren 27a

Oikiako San Bartolome jaiak azken txanpan sartu dira. Bi egun besterik ez dira geratzen aurtengo jaiak amaitzeko, baina oraindik ere festez gozatzeko nahikoa aukera izango dute oikiarrek eta bertara inguratzen direnek. 

Atzo Euskal Jai eguna izan zuten Oikian, eta halako egunetan gertatu bezala, ez ziren falta izan bertso saioak edo sagardo dastatzeak. Goizean bertso poteoa egon zen Unai Agirre eta Agin Labururekin. Sagardo dastatzea, berriz, arratsaldean egin zen eta, harekin batera, batukada ere izan zen. Eire Salegik ateratako argazkietan ikus daiteke hori.

Esan bezala, bi egun falta dira aurtengo sanbartolomeak amaitzeko. Hemen duzue bi egun hauetako egitaraua:

ABUZTUAK 27 IGANDEA

11:00 MEZA NAGUSIA Ondoren, Edadetuei omenaldia

12:30 GORRITIREN ANIMALIAK

14:00 Herriko edadetuen bazkaria Muniosoron.

18:00 HERRI KIROL JAIALDIA, MUJIKA-MUGERTZA aizkolariak eta TELLERIA-IZETA III harrijasotzaileekin.

Ondoren, IDI-DEMA ERAKUSTALDIA. ETXETXO eta BARRIOLA-ren idi parearekin.

22:30 IZER eta ALABIER trikitilariekin erromeria

ABUZTUAK 28 ASTELEHENA SAN AGUSTIN EGUNA

11:00 Atracciones Sanz-en eskutik, UMEENTZAT FESTA JOLAS ETA PUZGARRIEKIN.

Goizeko jaiari bukaera emateko APAR FESTA

13:30 Umeen Herri Bazkaria

16:30 XI. Karrikotxe jeitsiera

18:00 EKAIN-TXOU ikuskizuna

Ondoren, txokolatea nahi duen guztiarentzat

20:30 D JAI “Andonik mugitzen nau” saioarekin dantzaldia

Gauerdian, ESKUBELTZ PIROTEKNIAren eskutik KOLORETAKO SUAK

Bukatzeko, parranda eta jai giroa ziurtatuta goizalderarte. EUSKAL ROCKaren historiako kantuak tabernetan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide