Manuel eta Dolores omendu dituzte gaur goizean Oikian. Manueli txapela jarri diote, Doloresi, berriz, erramu eder bat oparitu diote. Herri kirolak eta Gorriti eta bere animalien saioa ere izan da goizean zehar. Han aritu dira batzuk torero lanetan.
Arratsaldean, euriari aurre eginaz, idi proben saioa izan dute Oikian. Etxetxoren eta Barriolaren idi parea neurtu dira plazan eta irabazlea lehena, Etxetxo, izan da.
Astelehenean San Agustin eguna ospatuko dute Oikian. Astearteko ordu txikietara bitartean izango da zertaz gozatua.
Argazkiak: Eire Salegi.