Pulpok zozkatutako Kauldiren kamisetaren jabea oraindik ez da agertu

Baleike

Pasa den ostegunean jokatutako udako sarian, Pulpo Eskubaloiak herriko bi jokalariren kamisetak zozkatu zituen. Ander Torrikorena arratsean bertan eman zitzaion txartelaren jabeari. Egun batzuk igarota, Kauldi Odriozolaren kamiseta tokatu zaion pertsonak oraindik ez du bere saria jaso. 

Kamiseta honen zenbaki saritua 3308 gorria da. Ostiralera arte du bere saria eskatzeko epea. Egun horren ondoren, ordezkoaren jabeari emango zaio kamiseta. Ordezko zenbakia 4764 zuria da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide