Umeentzako eta etxeko txikienentzako ekitaldiak izan dira Oikian egunean zehar: puzgarriak, apar festa eta, nola ez, aurten XI. aldia bete duen Karrikotxe jaitsiera. Pailazoak eta DJ saioa ere izan da, Eire Salegiren argazki hauetan ikus daitekeen bezala.
Errotaberriren zozketa
Errotaberri bertso eskolak karretila bete janari zozkatu du festa hauetan. Zenbaki saritua 8783 da eta ordezkoa 0728. Txartelaren jabeak irailaren 5era arte dauka saria eskuratzeko epea.