Bihar hasiko da Arritokietako bederatziurrena

Baleike 2017ko abuztuaren 29a

Irailaren 8a Arritokietako Ama Birjinaren eguna da. Ohikoa den bezala, aurretik bederatziurrena egingo da Arritokietako ermitan. Bederatziurrena bihar hasiko da. 

Abuztuaren 30etik irailaren 7ra bitartean, goizeko eta arratsaldeko saioak izango dira: 

Goizez

  • 7:45ean, arrosarioa errezatuko da (igandean 10:45ean parrokian).
  • 08:00etan, eukaristia izango da (igandean 11:00etan parrokian).

Arratsaldean

  • 18:45ean, arrosarioa.
  • 19:00etan, eukaristia (igandean, Hitzaren liturgia).

Irailaren 8an

  • 09:30an, meza Arritokietan (elebiduna).
  • 11:30ean, meza Arritokietan (elebiduna).

Astelehenetik larunbatera ez da Eukaristiarik izango Parrokian, hiletarik ez bada.

Hiletaren bat gertatuko balitz: Hileta 18:00tan izango litzateke eta bederatziurrena 19:15etan, Eukaristiarik gabe.

Igande-goizean: Arritokietan ez dago bederaziurrenik; parrokian, errosarioa (10:45), Eukaristia (11:00). Igande-arratsaldean ArrItokietan, Bederatziurreneko ospakizuna Eukaristiarik gabe izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide