Serious Business eta A Santo de Que taldeek Donostiako garagardo azokan joko dute

Baleike

Artisauen erara egindako garagardoak modan daude. Mota honetako gero eta garagardo gehiago dago eta horietako asko aste honetan Donostian egingo den Euskal Garagardoaren Jaian izango dira. Irailaren 7tik 9ra bitartean egingo da Donostiako Boulevardean. 

Garagardo hauek dastatzeko aukera izateaz gain, musika saioak ere izango dira eta joko duten taldeen artean Zumaiako bizilagunak dituzten bi izango dira: Serious Business eta A Santo de Que. Serious Business blues taldeak ostegunean, hilaren 7an, joko du, 21:30etik aurrera. A Santo de Qué pop-rock taldeak, berriz, ostiralean, hilaren 8an, 20:00etatik aurrera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide