Irailean ez da zine saiorik izango Aita Mari aretoan

Baleike 2017ko irailaren 5a

Iraileko asteburuetan ez da zine saiorik izango Aita Mari aretoan. Zumaiako zine aretoa intsonorizatzeko lanak egingo dira hilabetean zehar. Printzipioz, urriko lehen asteburuan itzuliko dira zine saioak Aita Marira. 

1991. urtean Aita Mari goitik behera berria egin zutenean ez zuten intsonorizatu. Urteak aurrera joan ahala, zine ondoko bizilagunen kexak areagotu egin dira. Arazoak konpondu nahian, aretoa intsonorizatzeko lanak egingo dira hilabete honetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide