Yoga eta gimnasia saioak, eta hainbat bidaia antolatu ditu Beheko Plaza elkarteak

Baleike 2017ko irailaren 6a

Beheko Plaza jubilatuen elkarteak, udako oporraldien ondoren, hainbat ekintza antolatu ditu datorren hiru hilabeterako. 

Mantentze soinketa irailaren 25ean hasiko da. Izen-ematea zabalik dago Hogarreko bulegoan.

Yoga irailaren 26an hasiko da eta izenak Torreberrin emango dira egunean bertan.

Baztanera eguneko txangoa antolatu da azaroaren 4rako (larunbata). Izenak Hogarrean emango dira, irailaren 25etik aurrera.

Pragara bidaia egingo da abenduaren 3tik 6ra bitartean, Gabonetako merkatua ikustera. Izenak Hogarrean emango dira urriaren 2tik aurrera.

Benidormerako bidaiaren xehetasunak eta autobuseko eserlekuetako zozketa irailaren 28an egingo da, Hogarreko bigarren solairuan.

Xehetasun gehiago Hogarreko bulegoan aurkituko duzue, egunero, 11:00-12:00 ordutegian. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide