EuskoTrenek tren zerbitzu berezia jarriko du gauez behin kontzertuak amaitutakoan bertaratutakoak beraien herrietara eramateko. Hala, ostiralean eta larunbatean kontzertuak 03:25ak aldera amaituko dira. Trena izango da Lasarteko tren geltokian 04:35ean Zumaiara bidean.
Paddoc Stage delako 5:50ak aldera bukatuko da. 6:40an trena hartu ahal izango da Donostiako Amara geltokira eta han goizeko 7:00etan Zumaiara datorren beste trena hartu daiteke. Zumaiara itzuli nahiko dutenek Errekaldeko geltokian jaitsi eta Donostiatik 06:50ean ateratzen den trena hartu beharko dute.
Zalantzak argitzeko www.euskotren.eus helbidera jo daiteke.
(Oharra: hasiera batean Jaialdiak zioen goizeko 7:00etan tren berezia izango zela. Zumaiako tren geltokiko langileak gurekin harremanetan jarri dira eta adierazi digute ez dela ordu horretan trenik izango Zumaiara).