Kultur ikastaroetan izenak emateko epea asteazkenean amaituko da

Baleike 2017ko irailaren 17a

Asteazken honetan amaituko da Udal Kultura Sailak antolatutako kultur ikastaroetan izena emateko epea. Ohiko ikastaroez gain, aurten eskaintza beste bi saiorekin osatu da. 

Kasu batzuetan plastika (haurrentzat, egur taila…) azken tokiak geratzen dira, beste batzuetan (zeramika eta kontrol mentala) itxaron zerrenda dago lekuak bete direlako. 

Gogoratu aurten bi ikastaro berri izango direla: gazteentzako Papera+grapak… fanzine!, eta helduentzako oinarrizko marrazketarena. 

Izenak Alondegia kultur etxean emango dira (kulturetxea@zumaia.eus / 943 861 056).

Hemen aurki ditzakezue aurtengo eskaintza osatzen duten ikastaroak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide