Garaipenerako borrokan sartu da Alex Uranga Sintran

Baleike 2017ko irailaren 16a

Munduko Bodyboard Zirkuitoko proba ari da lehiatzen Alex Uranga Sintran (Portugal). Txanda erabakigarriak iritsi dira eta Alex Urangak final-laurdenetako txartela lortu berri du. Hemen jarrai dezakezue txapelketa zuzenean.

Abuztuan etenaldia egin ondoren, azken txanpan sartu da Munduko Bodyboard Zirkuitua. Portugalgo Sintran ari dira lehiatzen egunotan, eta dagoeneko azken kanporaketak ari dira jokatzen. Bosgarren errondako kanporaketa gogorra izan da Alex Urangak, puntako hiru aurkarirekin: Amaury Laverhne, Uri Valadao eta Dave Hubbard. Alexek saio bikaina egin du eta bera izan da nagusi, 8.00 eta 7.25eko konbinazioarekin. Alexekin batera Uri Valadao sailkatu da final-laurdenetarako, 13.95eko puntuaketarekin.

Segidan jokatuko dituzte final-laurdenak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide