Enplegu zentroa ostegunean izango da zabalik

baleike 2017ko irailaren 19a

Bulegoko ordutegia 09:00etatik 13:00etara bitartekoa izango da eta egun horretan enpresa sustapen zerbitzua eta lan orientaziorako laguntza eskainiko zaie herritarrei.

Uda sasoia amaituta, Zumaiako Enplegu Zentroak ere, udako ordutegi eta zerbitzu aldaketen ostean, bere ohiko egutegia berreskuratu du.

Normaltasun horri helduz, hileko hirugarren ostegunetan zabalduko ditu ateak herritarrentzat, irailaren kasuan, hilaren 21ean, ostegunean, hain zuzen. Ordutegia goizeko 09:00-13:00 bitartekoa izango da eta bertan izango dira Mankomunitateko teknikariak lan orientaziorako laguntza eta enpresa sustapen zerbitzua eskaintzeko.

Azken zerbitzu horren kasuan bilera eraginkorragoa izan eta teknikariek zumaiarren behar eta eskakizunetara egokitutako erantzuna eman ahal izateko komenigarria da aurretik hitzordua eskatzea harrera@urolakosta.eus helbide elektronikoan edo 943 89 08 08 telefonoan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide