Beheko plaza jubilatu elkarteak bere bazkideentzat zuzendutako eguneko bidaia antolatu du Baztanera. Txangoa azaroaren 4an (larunbata) izango da eta honako bisita eta ekintzak egingo dira: Zumaiatik Elizondora joango dira eta bertan hamaiketako gozoa jango dute. Gero bisita gidatuak izango dira, lehendabizi Bertizeko parkera, eta gero Iruritan txokolate fabrikara. Jarraian Baztan hotelean bazkaria izango dute, ondoko menuarekin: perretxikoz osatutako entsalada epela, bieira labean, perretxikoen arroza, pikillo piperrak haragiz beteak, labean egindako txerri txikia edo bakailua, etxeko postrea, kafea eta txupitoa. Amaitzeko bingo eta dantza saioa izango dira.
Lehen esan bezala, irteera azaroaren 4an izango da, baina izen-ematea datorren astelehenean izango da. Bazkideek guztira 38 euro ordaindu beharko dute. Bestalde, Benidormera joateko bidaiaren bilera eta eserlekuen zozketa hilaren 28an, ostegunean, egingo dute Hogarreko bigarren solairuan, 18:00etan.