Euskal Herriko Txapelketa irabazi du Imanol Yeregik

Baleike

Euskal Herriko surf txapelketa irabazi du asteburuan Imanol Yeregik, eta bodyboardekoan Andoni Ïzaga bigarren izan da Jon Lopez laugarren. Ianire Gonzalez-Etxabarri hirugarren izan da, eta ZISKE laugarren kluben artekoan. Sopelan jokatu dira txapelketak, Euskal Zirkuituko bigarren probarekin batera.

Yeregi finala galdu egin zuen brasildar baten aurka, baina txapela berea da lehen euskalduna izateagatik. Euskal zirkuituko sailkapenean ere lehen postuan jarri da. Bestalde, ZISKEko kideek ere lan bikaina egin dute Sopelan. Kluben artekoan laugarren sailkatzeaz gain, bodyboarden hiru kide sartu ziren finalaurrekoetan: Andoni Izaga, Jon Lopez eta Xabi Urrestilla. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide