Eguraldi ederraz jokatu zen pasa den larunbatean XIII. Ainguratutako Arrantza Ontzien bigarren jardunaldia. Parte hartzaileek arrantzatzeko lekua aukeratzeko ahalmena izan zuten (Aitzuritik San Anton mendi arte), baina nahiz eta itsasoaren eta haizearen egoera bikainak izan harrapaketak ez ziren oso handiak izan.
Jardunaldi honetan 9 ontzik hartu zuten parte, eta horrela gelditu zen sailkapena:
1.- Asilei: 6.800 gramo eta 16 arrain pieza.
2.- Kaskabeltza: 6.000 gramo eta 15 arrain pieza.
3.- Argi: 5.000 gramo eta 13 arrain pieza.
Guztira 63 arrain harrapatu ziren, eta denen artean 26,6 kilo pisatu zuten.