Ipuin kontaketa emanaldia gaur haur liburutegian

Baleike

Kontu kantoi taldearen eskutik, ipuin kontaketa saioa izango da gaur arratsaldean, 17:30ean, haur liburutegian. Hasi da eta bukatuko da izena du emanaldiak eta 4-8 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago. 

Beatriz Egizabal eta Zesar Marcos bikoteak osatzen dute Kontu kantoi taldea. Egizabalek ipuinak kontatzen dituen bitartean, Marcosek irudiak jartzen ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide