Ttitto Aguerreren erakusketa zabalduko da gaur Oxforden

baleike 2017ko irailaren 28a

Irailaren 28tik urriaren 15era bitartean, Alondegiko Oxford aretoan izango da ikusgai Ttitto Aguerre Uharte-Garaziko artistaren obra. Erakusketa egunero egongo da zabalik 18:00etatik 20:00etara.

Arratsaldeko 19:00etan egingo da erakusketaren irekiera Alondegiko Oxford aretoan. Mugak izeneko proiektua bigarrengo aldiz ekarri du hegoaldera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide