Kzguneko urriko eskaintza

baleike

Forondako jauregian dago kokatuta Zumaiako Kzgunea, eta helburu du teknologia berriei buruzko doako zerbitzua ematea. Kzgunea internet erabiltzen ikasteko da, eta nabigatzeko behar diren instalazio egokiz dago hornituta.

Hau da Kzguneak urrian eskainiko dituen ikastaroak:

- Software librea

- Oinarrizko internet

- Smartphoneak eta tabletak

- Google apps

- Urruneko formazioa: lan bilaketa interneten, argazki ukitua GIMP erabiliz, WordPress. Zure webgunea sortu, eta Skype eta Hangout bitartez bideokonferentziak egin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide