Udalak bat egin du Kataluniarekin

Baleike

Atzo arratsaldeko 18:00etan ohiko osoko bilkura egin zen udaletxean, eta eguneko aztergaien artean, EH Bilduk aurkeztutako “Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat” mozioa onartu zen.

Mozioaren onarpena EAJ-PNVren udal gobernuaren eta EH Bilduren aldeko botoekin egin zen. Aldiz, PSOEk ezezkoa bozkatu zuen, egungo prozesuari irtenbidea emateko elkarrizketa bidea jorratu behar dela adieraziz. Hala, Katalunia eta Madrilgo gobernuek negoziazio eta akordio bideei hel diezaieten adierazi zuen Arritxu Marañonek, PSOEko zinegotziak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide