Lopezek garaipenarekin bukatu udako egonaldia

Baleike 2017ko irailaren 30a

Gotzon Enbil eta Imanol Lopez atzo Aitzurin jokatutako partidan. Argazkia: Peio Romatet

Lopezek eta Olharanek 15-10 eta 15-9 irabazi zuten atzo Egiguren eta Enbilen aurka, Aitzurin jokatutako Jai Alai World Tour Open jaialdian. Lehen partidan, Donostiako Alberro anaiek 35-20 irabazi zuten Zumaiako Gorostola eta Ekaitzen aurka. Uda borobila osatuta doa Imanol Lopez Mexiko aldera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide