Aita Mariko intsonorizazio lanak urrian egingo dira

Baleike

Zumaiako Udalak jakinarazi du urrian zehar intsonorizazio lanak egingo dituela Aita Mari zinean. Lan horiek helburu dute bertako akustika hobetu eta inguruko bizilagunen eskaera eta beharrei erantzuna ematea, aretoko soinua dela-eta kexu baitziren.

Lan hauek irailean ziren egitekoak eta arrazoi hori medio, hilabete osoan zehar ez da zine saiorik izan asteburutan. Baina, zenbait arazo medio, lanak urrira eraman dira. Hala, urriaren 27ra arte luzatuko dira eta, ondorioz, ordurarte itxita egongo da. Bien bitartean ez da zine edo antzerki emanaldirik egongo Aita Marin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide