Elkarteen arteko jaurtiketako arrantza lehiaketa jokatuko da igandean

Baleike

Datorren igandean, Urriak 8, Anade elkarteak antolatutako 64. elkarteen arteko jaurtiketako arrantza lehiaketa jokatuko da. Lehiaketa hau, Gipuzkoako Arrantza Federazioaren Erregulare Ligan barne sartzen da.

Arrantza lehiaketaren eremuak, Itzurun hondartzako haitzetatik, Inpernuperaino doan itsasertzean; Arbustain arranplatik, Julio Beobide ibiltokian zehar Talaiperaino, eta Santiago hondartzako tuneletik, Getariara doan N-634 errepidean zehar, Izustarri muturraino izango dira.

Lehiaketaren ordutegia goizeko 9:00tik -14:00ak arte izango da.

Arrantza txartelak goizeko 8:00tatik aurrera jaso ahal izango da Anaderen lokalean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide