Donibane Garazin aurkeztuko du erakusketa berria Keixetak ostegunean

baleike

Barruko agerpenak izenburupean, Keixeta artistak erakusketa berria ezarriko du ostegunean Donibane Garazin. Azaroaren 1a arte egongo da ikusgai.

Ostegunean, urriaren 5ean, Barruko agerpenak izenburua duen erakusketa inauguratuko du Keixetak Donibane Garazin, Apezpikuen Presondegian, Zitadela karrikaren 41 zenbakian. Sotoan erakusketari izena ematen dion instalazioa egongo da ikusgai, eta goiko bi aretoetan, berriz, Keixetaren azken margolan eta eskulturak egongo dira.

Erakusketa urriaren 5etik azaroaren 1era egongo da ikusgai, 11:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 18:30etara. Asteartetan itxita izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide