Kosta Gastronomikoa jardunaldiak egingo dira urrian zehar Urola Kostako eskualdean

Baleike 2017ko urriaren 4a

Urriaren 13tik 15era bitartean Kosta Gastronomikoa jardunaldiak egingo dira Urola Kostako Udal Elkarteak antolatuta. Eskualdea osatzen duten herri bakoitzeko berezitasun gastronomikoak azpimarratuko dira eta, Zumaiaren kasuan, olagarroa izango da protagonista. 

Kosta Gastronomikaren eskaintza gure eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da, mundu zabalean aitortutako ospea duten eta goi mailako kalitatea duten produktuak enbaxadoretzat hartuta.

Eskualdeak enbaxadore nagusi bat du, parrilla, eta herri bakoitzak berea: Getariak txakolina, Oriok bisigua, Zarautzek merkatua, Aiak gazta eta Zumaiak Flyscheko olagarroa.

Hemen duzue ekimen honen inguruko informazioa. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide