Onik atera dute Inpernupeko labarretara erori den gizonezkoa

baleike 2017ko urriaren 4a

Argazkia: Euskadi Suhiltzaileak

Goizeko 11:00ak aldera gertatu da ezbeharra Inpernupeko labarretan. Dirudienez, 5 metrotik jausi da gizonezko bat haitzetara. Larrialdi zerbitzuek bertan hartatu ondoren, Donostiako ospitalera eraman dute.

Goizeko 11:00ak aldera, gizonezko bat jausi da Inpernupeko haitzetan. Larrialdi zerbitzuek aditzera eman dutenez, 5 metrotik erori da baina ez du zauri handirik izan. Hala ere, Donostiako ospitalera eraman dute beharrezkoak diren azterketa medikoak egitera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide